viernes, 4 de noviembre de 2016

ERREALITATE AREAGOTUA

Kaixo guztioi, ongietorri beste egun bat "HASI & IKASI"-ra. Gaur errealitate areagotuari buruz hitz egingo dugu, espero dut zuen gustukoa eta interesekoa izatea.

Errealitate areagotua (realidad aumentada), mundu fisikoaren ikuspegi bat da non elementuak, ordenagailuz sortutako estimuluen bitartez agertzen eta ikusten dira, hala nola, irudiak, bidekoak, diapositibak, testuak, etab. Errealitate honen bitartez, ikusi daitezke bi errealitate mota; errealitate birtuala eta benetazko errealitatea. 


Errealitate areagotuaren teknologiari gero eta erabilpen handiagoa ematen ari zaio gaur egungo eskoletan. Izan ere, teknologia mota hau, ikaslearen irakaskuntzan umeak interakzio eta pertzepzio gehiago lortzeko gehien balio duena da. Ondoren, errealitate areagotua erabiltzeko bost aplikazio adieraziko dira, zeintzuek errealitate mixto honen adierazleak diren.

Aumentatu Author
Aplikazio honen funtzionamendua honetan datza: Lehenengo 3D-n dauden irudiak igo behar dituzu aplikazio ezberdinen bidez (Trimble Sketchup, Blender edo Autodesk 3ds Max), edo ordenagailutik deskargatutakoak igo. Ostean, argazki horiek automatikoki jartzen dira aplikazioan eta bukatzeko, "Aumentaty viewer"-ren bidez ikusi ditzakezu eta interneten partekatu ere.


ARCrowd
Aplikazio honetan, sartzerakoan, agertzen zaizkizu aste horretako errealitate areagotu ospetsuenak, ideiak bat egin ahal izateko eta zure lana errezagoa bihurtzeko. Aplikazio honetan ez dituzu inolako programarik deskargatu behar, bertan lan egin dezakezu. ARCrowd-en egiten dunean lan, gero twitter, facebook eta gaiinerako sare sozialetan partekatu ditzakezu.




Zooburst
Apliazio honek liburu digitalak (3D-n) sortzeko balio du. Bertan, liburua sortzeko, 10.000 irudi baino gehiago daude aukeratzeko eta erabiltzeko. Hauen bidez, ilustrazioak egiten joaten zara, istorio bat sortu arte. Liburua bukatzerakoan, modu bat dago non liburuaren ikusleek, pertsonaien gainean "klik" eginez, haien istorioak jakin ditzakete.


LayAR
Aplikazio hau oso erraza da erabiltzeko eta errealitate areagotua sortzeko. Elementuak sortzeko egin behar dena ondorengoa da; elementu digitalak eraman edo arrastratu apikaziora, bai irudiak, bideoak, abestiak, olerkiak, testuak... Hori egin ostean, automatikoki sortuko zaizu errealitate berri bat.




Aurasma
Aplikazio honetan, irudi, objektu eta toki bakoitzak bere "aura" pertsonala izan dezake. Bertan, oso modu askar eta errez batean sortu daiteke errealitate aregotua. Izan ere, LayAR aplikazioaren parekoa da funtzionamenduari dagokionez. Irudia, bideoa, testua, edota nahi duzun elementua igotzen duzu aplikazioan eta automatikoki sortzen zaizu errealitate berria, zure "aura" berria.



Espero dut zuen gustokoak izatea errealitate areagotu hauek. Gaurkoz bukatzeko, gomendatzen dizuet zuek ere arrealitate areagotua frogatzea, esperientzia interesgarria eta dibertigarria izango baita! 

Eskerrik asko guztioi eta laster berriro ikusko gara!






No hay comentarios:

Publicar un comentario