Mostrando entradas con la etiqueta bitxikeriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bitxikeriak. Mostrar todas las entradas

viernes, 12 de diciembre de 2014

NIRE TEKNOGRAFIA

Nire teknografia erakutsi nahi dizuet! Bertan zergatik irakaslea izan nudan, nire bizitza irakaskuntzari dagokionez eta irakaslea izateko beharrezkoak diren ezaguarriak aipatzen ditut. 


Nire teknografia 

Proiektuari hasiera emateko, irakaslea izateko behar diren ezaugarriak aipatu nahiko nituzke, nire ustez, gaur egun ezinbestekoak direnak irakasle bihurtzeko. Hala nola; jaio, hasi, ezagutu, aurkitu, sentitu, bidaiatu, deskubritu, parte hartu, ibili, esperientzia berriak bizi, aztarna utzi, nortaasuna, bidea aurkitu, gozatu, aldarrikatu eta elkartu.

Ondoren, zergatik irakaslea izan nahi dudan azalduko dut, nire bizitzan gertatutako gauza garrantzitsuenak aipatuz.

2 urterekin Ibaibe ikastolan hasi nuen nire ibilbidea, Barakaldon, etxe ondoan, dagoen ikastola baten. Bertan, ume asko ezagutu nituen, nahiz eta oso txikia izan, nire amak kontatu dit egunero parkera joaten ginela beste umeekin jolastera. 4 urterekin Asti-leku ikastolara mugitu ninduten, Haur Hezkuntzako hirugarren maila hasi nuen. Txikita neska oso mugitua nintzen, oso aktiboa. Asti-lekun lagun asko egin nituen, eta haiekin egotea gustatzen zitzaidan. Urte bat igaro ondoren, Lehen Hezkuntza hasi zen. Bertan, hasierako urteak ez ziren oso onak izan, eta izandako irakasleak asko lagundu zidaten nire garapenean, gizartaratze prozesua zeharo erraztu zidaten. Asko zor dizkiet, beraiei esker gaur nahiz naizen moduan, irakaskuntzari dagokionez. Haiei esker, haurrera jarraitzea lortu nuen, lagun asko egin nituen, notak hobetu nituen eta orokorrean, pertsona bezala, garatzen lagundu zidaten.

Haurtzaroan momentu paregabeak bizi nituen; dantza talde batean nengoen nire nebarekin, eta oso momentu onak pasa genituen, Barakaldoko jaietan jendaurrean dantzaldiak egiten, parkean beste umeekin dantzatzen, eta festak egiten. Harrezkero, haiek egiten duten lana asko baloratzen nuen, beraiek irakasle baino gehiago dira, irakastea baino gauza asko egiten dituzte, ikasleei gehien lagundu ahal dien pertsonak dira. Hori dela eta, bizitza beste modu batez ikusten hasi nuen, gehiago disfrutatuz. Asti-lekun, haurtzaroko momentu honenak igaro ditut, batez ere bertan egindako lagunekin. Gaztaro arrakastatsua izan nuen, DBHra igaro nintzenean, nota onak atera, lagun asko izan, eta zoriontsua nintzen. Gainera, futbolean jolasten nuen eta ingelesa ikasten nuen, denetarik egiten nuen denbora librean.

18 urterekin Batxilergoa etorri zen eta horra hor nire galdera: “zein da nahi dudan etorkizuna?” Orduan konturatu nintzen IRAKASLEA izan nahi nuela. Zergatik? Hona hemen nire arrazoiak. Betidanik, umeekin egotea ikaragarri gustatzen zaidalako. Nire ezagutzak haiei eskeintzea, pertsona bezala garatu daitezen, jolastea, errespetatzea, talde-lana.... Irakasle bezala, nire buruan sinistea, eta batez ere ikasleak, haiengan sinistea lortzea. Ikasleekin konfidantza lortzea, maitasuna izatea. Garrantzi handiko gauza bat , ikasleek, etorkizunean nahi duten lanbidea lortu ahal izatea da. Haien postazuna gure asebetetzea delako, eta haien zoriontasuna gure zoriontasuna delako.
Daukazuen ametsa lortzearren gogor lan egiteko animatzen zaituztet, benetan zerbait nahi duenak lortu dezakeelako.
Irakasleak: gizartean eta bizitzan ezinbestekoak diren pertsonak”

viernes, 5 de diciembre de 2014

BIGARREN MODULO ASTEA!

Gaur bigarren modulo astea izan dugu. Team aste honetan talde bakoitzak lanak bukatzen egon gara, Abenduaren azkenengo astean entregatu behar baitugu guztiak.
Guk, modulo lanaren bideoa grabatzeko erabili dugu aste hau; bertan Portugaletera joan gara eta ibilbide turistiko bat egin dugu. Ohiturak, eraikinak eta abesti ezagunenak eta garrantzitsuenak lantzen egon gara.

Gure bideoan, batzuk ikasle papera egin dugu eta taldekide bik irakasle papera egin dugu. Helburua ikasleek portugaleteko kultura ondareak ezagutzea izan da. Horretarako, irakasleek eraikin, abesti zein ohituren ezaugarriak eta historioa azaldu die eta txango baten bidez portugalete herria hobeto ezagutu dute.

viernes, 28 de noviembre de 2014

GRADUAZIOA!

Gaur ez dugu ikt klaserik izan Magisteritzako ikasle batzuen graduazioa izan delako. Bertan, graduko amaierako diplona eman diete, eta azkeneko agurra ozpakizun baten bidez egin dute. Magisteritzako fakultate osoko ikasleak gonbidatuak geunden bertara joateko, graduazioa ikusteko eta ozpakizunaz gozatzeko. Bertan "lunch" bat egin dute, ardoa eta guztiz! 


Nik ez naiz joan graduaziora, gauza oso polita eta merezia dela uste dut baina lan asko daukagunez, nire taldearekin geratu naiz gauzak aurreratzen. 
Asko pozten naiz magisteritza gradua bukatzen duten ikasleetaz, etorkizunean beraien tokian egongo naizela pentsatzerakoan motibazioa handitzen zait, eta gogotsu ekiten diot lan egiteari!

Nire zorionak opa nahi diet gradua bukatu diotenei, eta zorte on lan munduan!

martes, 25 de noviembre de 2014

GENERO-INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Gaur genero indarkeriaren aurkako eguna da. Gaur gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzen da. Zoritxarrez, gero eta genero indarkeria gehiago dago egunero mundu guztian. Esan behar da indarkeria gehiena, guztia ez esateagatik, emakumeen aurkakoa da. 

Emakumea indarkeria gehien jasaten duen generoa da. Horren arrazoi nagusia emakumea genero ahulagoa dela esaten duen esaera da; betidanik emakumea sexu ahula dela sinistu da, eta beraz, ondorio txarrenak jasotzen duenak dira.

Hau horrela jarraitu ez dadin, gaur, Azaroak 25, bezalako egun batean milaka greba egiten dira, ekintza sozialak jendea parte hartzeko, errebindikazioak....
Genero berdintasuna lortzearren gogor borrokatu behar dugu.
"Guztiok pertsonak gara, guztiok berdinak gara"


jueves, 20 de noviembre de 2014

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Guri egokitu zagun gaiari buruzko power pointa eta word-lana, jarraian erakutsiko dizuet.
Power pointa "Slideshare"-aren bidez egin dugu eta Word-a "ISSUU" programaren bidez.
Espero dut zuen interesekoa izan dadila!

Hona hemen "LA SOCIEDAD DE LA INFORMACION, LAS TECNOLOGIAS Y LA EDUCACION" eta "ALGUNAS REFLEXIONES SOBRE LAS TECNOLOGIAS DIGITALES Y SU IMPACTO SOCIAL Y EDUCATIVO" testuen konpaktazio bat, power point baten bidez:


INFORMAZIOAREN GIZARTEA from MAGALEMI

Eta hona hemen testu berdinei buruzko: laburpena, hitz gakoak, notak (ideia garrantzitsuak) eta 2 erronkak.


UMEAREN EGUNA


Gaur, Azaroak 20, Umearen Eguna da!!!
Haurren Eguna mundu guztiko haurren ongizatea eta eskubideak sustatzeko munduko umeen arteko senidetasun, ulermena eta jarduerei eskainitako eguna da. Ez du importa zein arrazatoak diren, zein kulturakoak, zein erligiotakoak, azken finean guztiok dira umeak eta guztioak dira berdinak. 


Argazki birekin bukatu nahi nuke sarrera hau, adierazten ume guztiak berdinak direla eta errespetua eta elkartasuna sustatu beharko litzateke gizarte honetan! Espero dut zuen gustukoak izatea!




viernes, 7 de noviembre de 2014

BLOGAREKIN TREBATZEN

Kaixo!! Beno, aste honetan, klase normala ez daukagunez, aprobetxatu dut bloggari buruz informatzera, eta ea gehiago trebatzen naizen gauzak igortzen, eta gadgetak jartzen.
Azken hau dela eta, gadgetak, youtubetik trasteatzen egon naiz eta bideo bat aurkitu dut nola igotzen diren gadgetak bolggera, nahiz eta erderaz egon, zuekin partekatu nahiko nuke!
Oso interesgarria iruditu zait, eta ni bezala zaudetenoi, gadgetak nola igo ez dakizuela, oso ondo etorriko zaizue. Gomendatzen dizuet ikustera!



lunes, 3 de noviembre de 2014

MODULO ASTEA!

Kaixo!!! hemendik gaude berriro!!
Aste honetan TEAM astea daukagu. Team astean modulu lana egiten dugu, modulu lana taldeka egiten dugun proiektu bat da. Proiektu hau gai bati buruz doa, eta lauhilabete osoa uzten digute egiteko. Modulo lan hau kultura ondareari buruz doa, bertan, kultura ondarea zer den eta nola eragiten duen gizartean azaldu behar dugu, eta horrez gain, aukeratu behar dugu herri bat, eta bertan bideo bat grabatu beharko dugu, herri horretako kultura ondareak erakutsiz eta horiei buruzko informazioa emanez. 
Modulo lan hau, egin ditugun beste biekin konparatuz desberdina da, honako hau praktikoagoa da, ez dugu hainbat teoria sartu behar eta bideo bat sortu behar dugu.
Bideoa egiteko irakasgai honekin lagundu dezakegun Movie Maker programarekin egingo dugu.
Guk, modulu lan honetan, Portugaleten oinarituko gara, eta bertako kultura ondarei buruz hitz egingo dugu.


domingo, 2 de noviembre de 2014

EL SISTEMA EDUCATIVO ES ANACRONICO

Ekartzen dizuedan bideo honetan ikusi dezakegu zelako aldaketa izan duen irakaskuntza azken urteetan. Ken Robison eta Eduard Punset ikerlarien iritzia ageri da bertan, azalduz zerk ekarri duen irakaskuntza orain dagoen momentura, eta zer egin daitekeen edo egin beharko litzatekeen 21.mendean irakaskuntza egokia izateko, umeen motibazioa pizteko, etorkizuneko langileak bermatzeko,etab


jueves, 23 de octubre de 2014

GREBA EGUNA!

Gaur ez gara klasera etorri greba egon delako, LOMCE legea dela eta, ikasleok defendatu behar dugu gure etorkizuna ahal den hoberen izan dezagun eta ikaskuntzan horrelako aldaketak ez egoteko.
LOMCE legea Espainiako Kongresuak 2013ko abenduan onartu zen hezkuntza erreforma bat da, 2006tik indarrean egon den LOE legea erreformatzen du). Lege organikoa izanik, jarraitzera derrigortuta daude Erkidegoak, Ministeritzak aurreikusten duen ezarpen-egutegia martxan jartzeko.
EAE-k hezkuntza sailak egin du aurreneko Dekretua, Lanbide Heziketari dagokiona, hemen duzuena:



Ikasle sindikatuak konbokatu duen greba honetan, Urriaren 22,23 eta 24an, babes handia lortu du Euskal Herrian. Bizkaian hainbat institutu eta fakultate mobilizatu egin dira eta Gipuzkoan eta Araban grebaren aldekoek gehitzen hari dira.