Mostrando entradas con la etiqueta teoria saioak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta teoria saioak. Mostrar todas las entradas

viernes, 12 de diciembre de 2014

NIRE TEKNOGRAFIA

Nire teknografia erakutsi nahi dizuet! Bertan zergatik irakaslea izan nudan, nire bizitza irakaskuntzari dagokionez eta irakaslea izateko beharrezkoak diren ezaguarriak aipatzen ditut. 


Nire teknografia 

Proiektuari hasiera emateko, irakaslea izateko behar diren ezaugarriak aipatu nahiko nituzke, nire ustez, gaur egun ezinbestekoak direnak irakasle bihurtzeko. Hala nola; jaio, hasi, ezagutu, aurkitu, sentitu, bidaiatu, deskubritu, parte hartu, ibili, esperientzia berriak bizi, aztarna utzi, nortaasuna, bidea aurkitu, gozatu, aldarrikatu eta elkartu.

Ondoren, zergatik irakaslea izan nahi dudan azalduko dut, nire bizitzan gertatutako gauza garrantzitsuenak aipatuz.

2 urterekin Ibaibe ikastolan hasi nuen nire ibilbidea, Barakaldon, etxe ondoan, dagoen ikastola baten. Bertan, ume asko ezagutu nituen, nahiz eta oso txikia izan, nire amak kontatu dit egunero parkera joaten ginela beste umeekin jolastera. 4 urterekin Asti-leku ikastolara mugitu ninduten, Haur Hezkuntzako hirugarren maila hasi nuen. Txikita neska oso mugitua nintzen, oso aktiboa. Asti-lekun lagun asko egin nituen, eta haiekin egotea gustatzen zitzaidan. Urte bat igaro ondoren, Lehen Hezkuntza hasi zen. Bertan, hasierako urteak ez ziren oso onak izan, eta izandako irakasleak asko lagundu zidaten nire garapenean, gizartaratze prozesua zeharo erraztu zidaten. Asko zor dizkiet, beraiei esker gaur nahiz naizen moduan, irakaskuntzari dagokionez. Haiei esker, haurrera jarraitzea lortu nuen, lagun asko egin nituen, notak hobetu nituen eta orokorrean, pertsona bezala, garatzen lagundu zidaten.

Haurtzaroan momentu paregabeak bizi nituen; dantza talde batean nengoen nire nebarekin, eta oso momentu onak pasa genituen, Barakaldoko jaietan jendaurrean dantzaldiak egiten, parkean beste umeekin dantzatzen, eta festak egiten. Harrezkero, haiek egiten duten lana asko baloratzen nuen, beraiek irakasle baino gehiago dira, irakastea baino gauza asko egiten dituzte, ikasleei gehien lagundu ahal dien pertsonak dira. Hori dela eta, bizitza beste modu batez ikusten hasi nuen, gehiago disfrutatuz. Asti-lekun, haurtzaroko momentu honenak igaro ditut, batez ere bertan egindako lagunekin. Gaztaro arrakastatsua izan nuen, DBHra igaro nintzenean, nota onak atera, lagun asko izan, eta zoriontsua nintzen. Gainera, futbolean jolasten nuen eta ingelesa ikasten nuen, denetarik egiten nuen denbora librean.

18 urterekin Batxilergoa etorri zen eta horra hor nire galdera: “zein da nahi dudan etorkizuna?” Orduan konturatu nintzen IRAKASLEA izan nahi nuela. Zergatik? Hona hemen nire arrazoiak. Betidanik, umeekin egotea ikaragarri gustatzen zaidalako. Nire ezagutzak haiei eskeintzea, pertsona bezala garatu daitezen, jolastea, errespetatzea, talde-lana.... Irakasle bezala, nire buruan sinistea, eta batez ere ikasleak, haiengan sinistea lortzea. Ikasleekin konfidantza lortzea, maitasuna izatea. Garrantzi handiko gauza bat , ikasleek, etorkizunean nahi duten lanbidea lortu ahal izatea da. Haien postazuna gure asebetetzea delako, eta haien zoriontasuna gure zoriontasuna delako.
Daukazuen ametsa lortzearren gogor lan egiteko animatzen zaituztet, benetan zerbait nahi duenak lortu dezakeelako.
Irakasleak: gizartean eta bizitzan ezinbestekoak diren pertsonak”

jueves, 11 de diciembre de 2014

AURKEZPEN EGUNAK

Gaurko teoria klasean dokumentatzaile taldeak haien aurkezpenak egin dituzte. Aurkezpen interesgarriak iruditu zaizkit, gainerako taldeen azterketa egin dutelako, eta gure lanaren jarraipena bideratu dutelako.
Ondoren, praktika klasean, dokumentatzaile talde batzuk haien aurkezpen praktikoa izan dute eta gero, nire taldea teknografien aurkezpena egin du.
Aurkezpen honetan, lauhilabetean zehar egin dugun lanaren emaitza erakutsi diegu gainera ikaskideei. Taldeko partaide guztiok gure bideoa erakutsi eta amaierako hausnarketa komun bat partekatu dugu!




jueves, 27 de noviembre de 2014

POWTOON

Gaurko teorian aurkezpenekin jarraitu egin dugu. Gaur egin duten taldeak, aurkepena egiteko, erabili dituzten baliabideak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Adibidez,"powtoon" programa erabili dute eta ikaragarri gustatu zait. Oso aurkezpen didaktikoa iruditu zait eta erabili duten baliabidea oso interesgarria.

Hona hemen "Powtoon" programarekin egindako bideo bat, espero dut zuen gustokoa izatea!


jueves, 13 de noviembre de 2014

INFORMAZIOAREN GIZARTEA & EZAGUTZAREN GIZARTEA

Gaurko teoria klasean aurkezpenekin hasi gara. Gaur dauden lau gaietatik "INFORMAZIOAREN GIZARTEA vs EZAGUTZAREN GIZARTEA"  egin dugu, hasteko.
Gure taldea lehenengoa izan da, guri egokitu zaigun gaia: "Area_Informazioaren Gizartea
10 minutuko aurkezpena egin dugu eta bi galdera bota egin ditugu klase osoarik.
Bitartean komunikatzaileak argazkiak eta apunteak hartzne egon dira, eta beste ikaskideek gure aurkezpena entzuten egon dira.
Irakurri ditugun testuak interesgarriak iruditu zaizkit, teknologiari buruzkoak ziren eta informazio aberasgarria irakurri dugu lana egiteko




jueves, 30 de octubre de 2014

HEZKUNTZA HOBETUZ

Gaurko klasean, hasteko bideo bat ikusi dugu Madrileko unibertsitateko Arde Ederren irakasle baten bideo bat, Maria Acasoren bideo bat hain zuzen ere. Bertan gaur egungo hezkuntzari buruzko bere iritzia eman du.
5 helburu edo hobekuntzei buruz hitz egin du, irakaskuntzan aldeketa bat izateko egin beharko litzatekeena aipatu du:
  • Poterea: egoera autoritariotik egoera demokratikora pasatu
  • Ikusezina: modu ikusezin baten lan egitea
  • Denbora + espazioa: erreflexionatzeko espazioa izan, hormak pertsonalizatu
  • Informazioa: arte, musika eta kuturarekin zerikusia daukan guztia
  • Jakinmena: produzkio sistema

 

Horren ostean, taldeka jarri gara eta bideoa komentatzea esan digu irakasleak. Taldeka batu gara eta rolak banatu egin ditugu partaideen artean.

jueves, 16 de octubre de 2014

HASIERA EMATEN!

Gaur, Informazio eta komunikazio teknologiak irakasgaiaren lehenengo klasea izan dugu.
Irakasleak, Alaitzek, bere burua aurkeztu du eta irakasgaiaren aurkezpen orokorra egin digu.
Irakasgaia zertaz joango den azaldu digu, zer gauza egingo ditugun, zeintzuk diren ebaluazio irizpidea, etab.  
Ondoren, ariketa bat egin dugu; guztiok ahulkian ondo jesarritak, begiak ixteko eta lasaitzeko esan digu Alaitzek, eta IKT esaterakoan ea zer datorkigun burura pentsatzea minutu batzutan. Eta pentsatzen genuen bitartean berak IKT-ri buruzko galdera batzuk egin dizkigu. Niri burura etorri zaidana IKT esaterakoan izan da ordenagailu baten irudia, IKT ikastolan egin nuenean burura etorri zait, interesgarria iruditu zitzaidan eta imajinatu dut hemen antzekoa izango dela. IKT berez, informatika eta komunikazio teknologiak, teknologia eta ordenagailuen funtzioa ikasteko lagungarria dela pentsatu egin dut.