viernes, 12 de diciembre de 2014

NIRE TEKNOGRAFIA

Nire teknografia erakutsi nahi dizuet! Bertan zergatik irakaslea izan nudan, nire bizitza irakaskuntzari dagokionez eta irakaslea izateko beharrezkoak diren ezaguarriak aipatzen ditut. 


Nire teknografia 

Proiektuari hasiera emateko, irakaslea izateko behar diren ezaugarriak aipatu nahiko nituzke, nire ustez, gaur egun ezinbestekoak direnak irakasle bihurtzeko. Hala nola; jaio, hasi, ezagutu, aurkitu, sentitu, bidaiatu, deskubritu, parte hartu, ibili, esperientzia berriak bizi, aztarna utzi, nortaasuna, bidea aurkitu, gozatu, aldarrikatu eta elkartu.

Ondoren, zergatik irakaslea izan nahi dudan azalduko dut, nire bizitzan gertatutako gauza garrantzitsuenak aipatuz.

2 urterekin Ibaibe ikastolan hasi nuen nire ibilbidea, Barakaldon, etxe ondoan, dagoen ikastola baten. Bertan, ume asko ezagutu nituen, nahiz eta oso txikia izan, nire amak kontatu dit egunero parkera joaten ginela beste umeekin jolastera. 4 urterekin Asti-leku ikastolara mugitu ninduten, Haur Hezkuntzako hirugarren maila hasi nuen. Txikita neska oso mugitua nintzen, oso aktiboa. Asti-lekun lagun asko egin nituen, eta haiekin egotea gustatzen zitzaidan. Urte bat igaro ondoren, Lehen Hezkuntza hasi zen. Bertan, hasierako urteak ez ziren oso onak izan, eta izandako irakasleak asko lagundu zidaten nire garapenean, gizartaratze prozesua zeharo erraztu zidaten. Asko zor dizkiet, beraiei esker gaur nahiz naizen moduan, irakaskuntzari dagokionez. Haiei esker, haurrera jarraitzea lortu nuen, lagun asko egin nituen, notak hobetu nituen eta orokorrean, pertsona bezala, garatzen lagundu zidaten.

Haurtzaroan momentu paregabeak bizi nituen; dantza talde batean nengoen nire nebarekin, eta oso momentu onak pasa genituen, Barakaldoko jaietan jendaurrean dantzaldiak egiten, parkean beste umeekin dantzatzen, eta festak egiten. Harrezkero, haiek egiten duten lana asko baloratzen nuen, beraiek irakasle baino gehiago dira, irakastea baino gauza asko egiten dituzte, ikasleei gehien lagundu ahal dien pertsonak dira. Hori dela eta, bizitza beste modu batez ikusten hasi nuen, gehiago disfrutatuz. Asti-lekun, haurtzaroko momentu honenak igaro ditut, batez ere bertan egindako lagunekin. Gaztaro arrakastatsua izan nuen, DBHra igaro nintzenean, nota onak atera, lagun asko izan, eta zoriontsua nintzen. Gainera, futbolean jolasten nuen eta ingelesa ikasten nuen, denetarik egiten nuen denbora librean.

18 urterekin Batxilergoa etorri zen eta horra hor nire galdera: “zein da nahi dudan etorkizuna?” Orduan konturatu nintzen IRAKASLEA izan nahi nuela. Zergatik? Hona hemen nire arrazoiak. Betidanik, umeekin egotea ikaragarri gustatzen zaidalako. Nire ezagutzak haiei eskeintzea, pertsona bezala garatu daitezen, jolastea, errespetatzea, talde-lana.... Irakasle bezala, nire buruan sinistea, eta batez ere ikasleak, haiengan sinistea lortzea. Ikasleekin konfidantza lortzea, maitasuna izatea. Garrantzi handiko gauza bat , ikasleek, etorkizunean nahi duten lanbidea lortu ahal izatea da. Haien postazuna gure asebetetzea delako, eta haien zoriontasuna gure zoriontasuna delako.
Daukazuen ametsa lortzearren gogor lan egiteko animatzen zaituztet, benetan zerbait nahi duenak lortu dezakeelako.
Irakasleak: gizartean eta bizitzan ezinbestekoak diren pertsonak”

No hay comentarios:

Publicar un comentario