Mostrando entradas con la etiqueta errealitate areagotua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta errealitate areagotua. Mostrar todas las entradas

sábado, 5 de noviembre de 2016

AURASMA ETA LAYAR

Kaixo guztioi, atzo errealitate areagotuari buruz hitz egin nizuen, eta gaur nik egindako lanak aurkeztera nator, sortu izan ditudan bi errealitate areagotuak adieraziko dizkizuet, espero dut zuen gustokoak izatea.

Lehenengoa, "Aurasma" aplikazioarekin egin izan dut. Horretarako, hurrengo argazkia hartu izan dut eta aplikazioan igo dut. Ondoren, argazkitik sortu nahi nuen errealitatea igo egin dut, kasu honetan bideo bat izan dena. Eta, automatikoki sortu egin zait errealitate mixto eta berri hau. Ikusteko, mugikorretan, "aurasma" aplikazioa instalatu beharko duzue, eta ondoren, ikusi eta disfrutatu izan ahalko duzue. Ikusiko duzuena "Doraemon" seriearen kapitulu oso bat izango da.




Bigarrena, "layAR" aplikazioarekin egin izan dut. Kasu honetan, aipatu behar dut, interneten tutorial bat bilatu behar izan dudala egiteko, zailagoa iruditu baitzait. Hala ere, behin ulertuta, prozesu askarra da, "Aurasma" aplikazioan bezalakoa. Lehenengo irudi bat igo izan dut aplikazioan eta ondoren bertatik sortu nahi nuen errealitate-elementua aukeratu eta igo izan dut, kasu honetan ere, bideo bat izan dena, abesti baten bideoa, alegia. 
Errealitate areagotu hau ikusteko, mugikorrean "LayAR" aplikazioa instalatu beharko duzue, eta ondoren, bideoaz disfrutatu. Ikusiko duena "Euskaraz bizi nahi dut", Esne Beltzaren abestia izango da.


Espero dut zuen gustokoa izatea eta laster ikusiko gara!
Eskerrik asko!

viernes, 4 de noviembre de 2016

ERREALITATE AREAGOTUA

Kaixo guztioi, ongietorri beste egun bat "HASI & IKASI"-ra. Gaur errealitate areagotuari buruz hitz egingo dugu, espero dut zuen gustukoa eta interesekoa izatea.

Errealitate areagotua (realidad aumentada), mundu fisikoaren ikuspegi bat da non elementuak, ordenagailuz sortutako estimuluen bitartez agertzen eta ikusten dira, hala nola, irudiak, bidekoak, diapositibak, testuak, etab. Errealitate honen bitartez, ikusi daitezke bi errealitate mota; errealitate birtuala eta benetazko errealitatea. 


Errealitate areagotuaren teknologiari gero eta erabilpen handiagoa ematen ari zaio gaur egungo eskoletan. Izan ere, teknologia mota hau, ikaslearen irakaskuntzan umeak interakzio eta pertzepzio gehiago lortzeko gehien balio duena da. Ondoren, errealitate areagotua erabiltzeko bost aplikazio adieraziko dira, zeintzuek errealitate mixto honen adierazleak diren.

Aumentatu Author
Aplikazio honen funtzionamendua honetan datza: Lehenengo 3D-n dauden irudiak igo behar dituzu aplikazio ezberdinen bidez (Trimble Sketchup, Blender edo Autodesk 3ds Max), edo ordenagailutik deskargatutakoak igo. Ostean, argazki horiek automatikoki jartzen dira aplikazioan eta bukatzeko, "Aumentaty viewer"-ren bidez ikusi ditzakezu eta interneten partekatu ere.


ARCrowd
Aplikazio honetan, sartzerakoan, agertzen zaizkizu aste horretako errealitate areagotu ospetsuenak, ideiak bat egin ahal izateko eta zure lana errezagoa bihurtzeko. Aplikazio honetan ez dituzu inolako programarik deskargatu behar, bertan lan egin dezakezu. ARCrowd-en egiten dunean lan, gero twitter, facebook eta gaiinerako sare sozialetan partekatu ditzakezu.




Zooburst
Apliazio honek liburu digitalak (3D-n) sortzeko balio du. Bertan, liburua sortzeko, 10.000 irudi baino gehiago daude aukeratzeko eta erabiltzeko. Hauen bidez, ilustrazioak egiten joaten zara, istorio bat sortu arte. Liburua bukatzerakoan, modu bat dago non liburuaren ikusleek, pertsonaien gainean "klik" eginez, haien istorioak jakin ditzakete.


LayAR
Aplikazio hau oso erraza da erabiltzeko eta errealitate areagotua sortzeko. Elementuak sortzeko egin behar dena ondorengoa da; elementu digitalak eraman edo arrastratu apikaziora, bai irudiak, bideoak, abestiak, olerkiak, testuak... Hori egin ostean, automatikoki sortuko zaizu errealitate berri bat.




Aurasma
Aplikazio honetan, irudi, objektu eta toki bakoitzak bere "aura" pertsonala izan dezake. Bertan, oso modu askar eta errez batean sortu daiteke errealitate aregotua. Izan ere, LayAR aplikazioaren parekoa da funtzionamenduari dagokionez. Irudia, bideoa, testua, edota nahi duzun elementua igotzen duzu aplikazioan eta automatikoki sortzen zaizu errealitate berria, zure "aura" berria.



Espero dut zuen gustokoak izatea errealitate areagotu hauek. Gaurkoz bukatzeko, gomendatzen dizuet zuek ere arrealitate areagotua frogatzea, esperientzia interesgarria eta dibertigarria izango baita! 

Eskerrik asko guztioi eta laster berriro ikusko gara!






viernes, 28 de octubre de 2016

QR-AK SORTZEN

Kaixo guztioi, gaur QR-ak nola sortzen diren azalduko dizuet, oso erreza den prozesua eta erabilgarritasun handia daukana.

Aste honetan, errealitate areagotua lantzen gaude, eta irakasleak erakutsi egin digu nola egiten diren errealitate areagotuarekin zerikusi zuzena daukaten QR-ak. Izan ere, kodigo hauek eramaten zaituzte nahi duzun tokira, oso modu azkar batean. QR bat sortzeko, irakasleak erakutsi egin digun orrialdea QR Code Generator da, non nahi duzun kodigo mota sortu dezakezun. Bertan, egi beharreko gauza bakarra da eraman nahi duzun orrialdearen link-a hartu eta bertan itsatsi.

Hala ere, bideo honen bidez, QR-aren istorioa aurkeztuko dizuet eta horrez gain, nola sortzen diren ere azalduko dizuet. Espero dut zuen interesekoa izatea eta asko ikastea, nik ikasi dudan bezala!


Mila esker, eta laster arte!