sábado, 5 de noviembre de 2016

AURASMA ETA LAYAR

Kaixo guztioi, atzo errealitate areagotuari buruz hitz egin nizuen, eta gaur nik egindako lanak aurkeztera nator, sortu izan ditudan bi errealitate areagotuak adieraziko dizkizuet, espero dut zuen gustokoak izatea.

Lehenengoa, "Aurasma" aplikazioarekin egin izan dut. Horretarako, hurrengo argazkia hartu izan dut eta aplikazioan igo dut. Ondoren, argazkitik sortu nahi nuen errealitatea igo egin dut, kasu honetan bideo bat izan dena. Eta, automatikoki sortu egin zait errealitate mixto eta berri hau. Ikusteko, mugikorretan, "aurasma" aplikazioa instalatu beharko duzue, eta ondoren, ikusi eta disfrutatu izan ahalko duzue. Ikusiko duzuena "Doraemon" seriearen kapitulu oso bat izango da.




Bigarrena, "layAR" aplikazioarekin egin izan dut. Kasu honetan, aipatu behar dut, interneten tutorial bat bilatu behar izan dudala egiteko, zailagoa iruditu baitzait. Hala ere, behin ulertuta, prozesu askarra da, "Aurasma" aplikazioan bezalakoa. Lehenengo irudi bat igo izan dut aplikazioan eta ondoren bertatik sortu nahi nuen errealitate-elementua aukeratu eta igo izan dut, kasu honetan ere, bideo bat izan dena, abesti baten bideoa, alegia. 
Errealitate areagotu hau ikusteko, mugikorrean "LayAR" aplikazioa instalatu beharko duzue, eta ondoren, bideoaz disfrutatu. Ikusiko duena "Euskaraz bizi nahi dut", Esne Beltzaren abestia izango da.


Espero dut zuen gustokoa izatea eta laster ikusiko gara!
Eskerrik asko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario