jueves, 16 de octubre de 2014

HASIERA EMATEN!

Gaur, Informazio eta komunikazio teknologiak irakasgaiaren lehenengo klasea izan dugu.
Irakasleak, Alaitzek, bere burua aurkeztu du eta irakasgaiaren aurkezpen orokorra egin digu.
Irakasgaia zertaz joango den azaldu digu, zer gauza egingo ditugun, zeintzuk diren ebaluazio irizpidea, etab.  
Ondoren, ariketa bat egin dugu; guztiok ahulkian ondo jesarritak, begiak ixteko eta lasaitzeko esan digu Alaitzek, eta IKT esaterakoan ea zer datorkigun burura pentsatzea minutu batzutan. Eta pentsatzen genuen bitartean berak IKT-ri buruzko galdera batzuk egin dizkigu. Niri burura etorri zaidana IKT esaterakoan izan da ordenagailu baten irudia, IKT ikastolan egin nuenean burura etorri zait, interesgarria iruditu zitzaidan eta imajinatu dut hemen antzekoa izango dela. IKT berez, informatika eta komunikazio teknologiak, teknologia eta ordenagailuen funtzioa ikasteko lagungarria dela pentsatu egin dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario