martes, 1 de noviembre de 2016

MOOC 5 "NUEVOS ESCENARIOS DE APRENDIZAJE EN LA PRÁCTICA"

Kaixo guztioi, gaur MOOC-aren bostgarren eta azkenengo moduluarekin egongo gara, "Nuevos escenarios de aprendizaje en la práctica" izena daukana. 
Egunerokotasunean erabiltzen den teknologia irakaskuntza arloan erabiltzen hasi da gero eta gehiago. Izan ere, telefono mugikorrarekin edota tabletarekin garatzen den irakaskuntza oso intuitiboa da, ikasleek manipulatzen, aztertzen, jolasten eta ukitzen ikasten baitute. Modulu honetan, hainbat ikastetxeek teknologiarekin izandako esperientzia aurkeztuko digute, ikaste digitalaren egoera berriak ezagutaraziz. 



Lehenengo ikastetxea Sestaon dagoen "Kueto Eskola Publikoa" deitzen da. Ikastetxe honek, Lehen Hezkuntzan martxan jarri dute "Samsung Smarth School Kueto" izeneko esperientzia. Ikasleek gelan tabletak erabiltzen dituzte, norberaren erritmoa errespetatuz, baliabideak bateratzen dituzten gailuak erabiliz. Metodo hau ikasleen motibazioa eta sormena bultzatzen ditu. Hala ere, aipatzekoa da, tableten kostea altua dela, eta horrek askotan txarragotzen du egoera.
Kuetoko irakasle batzuei egindako elkarrizketa uzten dizuet, zuen interesekoa izatea espero dut:



Hurrengo ikastetxea "Bizkaia ikastetzea" da, zamudion kokatuta dagoena. Ikastetze honek berrikuntza pedagogikoa eta teknologikoa ardatz bezala daukate, europa mailan hezkuntza erreferenteak izanik. Bizkaia ikastetxearen kasuan, tableten erabilpena Lehen Hezkuntzako bostgarren mailatik Batxilergoko bigarren mailara arte luzatzen dute. Ikastetxe honek "iPad" proiektua aurrera eraman dute ikasleekin eta bi irakasle izan dira proiektu honen sormenaren aintzindariak.


Higarren ikastetxea "Avellaneda Ikastetxea" da, Sodupen dagoena. Ikastetxe honek lan handia egiten ari da hezkuntzan teknologia berrien erabilpena bultzatzeko. Izan ere, "iPad"-aren erabilpena gelan erabitzen hasi dira eta oso emaitza positiboak lortzen ai dira.



Hurrengo ikastetxea "Maristak Ikastetxea" da, Durango herrikoa dena. Ikastetxe honek "Fundación telefonica" saria irabazi zuen XII.edizioan "FP en tu movil" izeneko proiektuarekin. Poriektu honen helburu nagusia mugikoraren aukerak gela barruan ezagutzea eta esploratzea da, eta esan beharra dago, oso emaitza onuragarriak lortzen dituztela ikasleekin.



Mugikorrak ikasleen irakaskuntzarako bidea errazten dute. Oso tresna indartsuak dira irakaskuntza-ikaskuntza arloan eta baita gaur egungo gizartean ere. Hori dela eta, gero eta eskola eta ikastetxe gehiago herramienta honen alde egonda, mugikorra eta tabletaren erabilpena sustatzen ari dira. 

Nire esperientziak erakutsi egin didana izan da, teknologia berrien erabilpena ikaskuntzan positiboa izan daitekeela da. Hala ere, kontuan izan behar da beti ikasleen adina. Izan ere, praktikak egin nituenean pasaden urtean, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan egon nintzen eta umeak oraindik ez zekiten ezta zer zen arratoi bat (ordenagailuarena). Hori dela eta, uste dut, teknologia berrien erabilpena ikasleen ikaskuntza prozesurako pausu ona izan daitekeela beti ere haien adina eta gaitasunak kontuan izanik. 

Beraz, nire ustez, gutxienez Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrera hasi beharko litzateke ordenagailu, tablet edota bestelako herramienta teknologikoak erabiltzen.

Espero dut zuen interesekoa izatea, eta oso laster ikusiko gara berriro!
Eskerrik asko!


No hay comentarios:

Publicar un comentario