domingo, 11 de diciembre de 2016

SCRATCH

Kaixo guztioi, gaur informatikaren inguruko aplikazio batekin gatoz: Scratch. Aplikazio honek programazioan oinarritzen da, saiakuntza eta esplorazioa helburu bezala izanda. 
Aplikazio honen izena "Scratching" teknikatik dator, hizkuntzari zein haren aplikazioari dagokiona. Scratch-en objektu guztiak, grafikoak eta soinak modu errazean inportatu ahal dira programa berri batean eta hainbat eratan konbinatu daitezkeenak. 




Programa hau, hasiera batean, zaila iruditu daiteke. Izan ere, nik lehenengo aldiz erabili nuenean, hasiera betan zeharo galduta nengoen; ez nekien nola erabiltzen ziren botoiak, eta ez nakien nola mugitu behar ziren objektuak/irudiak. Gero eta gehiago erabili orduan eta errezago da gauzak egiteko, jokuak sortzeko, etab. 

Programatzerako orduan, gauza asko kontuan izan behar dira. Lehenengo gauza, edozein objektu mugitzeko, bandera berdearen "kasila" jarri behar da, jokuari hasiera ematen diona. Ostean, objektu bat aukeratu (katua adibidez) eta nahi dituzun mugimenduak egitea jarri, pantailaren ezkerrean agertzen diren zutabetik aukeratuz. Horrez gain, objektuei soinua jarri diezaiokezu, jokuari puntu interesgarria gehitzen diona.




Behin nahi dituzun mugimenduak jarrita, goian agertzen den bandera berdeari eman eta ikusi daiteke; ipuina edo bideo bat bezalakoa bada, begiratuz, joku bat bada aldiz, bandera berdea sakatzean jolastu daiteke. 
Hona hemen, matematika irakasgaiko mintegian egin genuen jokuaren irudi bat:


Scratch aplikazio honi buruz esan dezaket oso interesgarria dela ikasleekin egiteko, beti ere kontuan izanda haien adina, nire ustez, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan hastea egokiena izango litzateke. Izan ere, aplikazio honek puntu batzuk ditu nahiko zailak  ulertzeko direnak, eta ulertzeko denbora baino gehiago behar da. Hori dela eta, 10 urteko ikasleekin horrelako aplikazioak erabiltzea eskoletan oso onuragarria dela uste dut. Izan ere, haien motibazioa pizteaz gain, batez ere sormena bultzatuko litzateke Scratch-aren bidez, hezkuntza arloan garrantzi gehienetariko gaitasuna dena.

Hori horrela izanda,gomendatzen dizuet aukera izatekotan Scratch aplikazio hau frogatze, eta ziur nago zuen gustokoa izango dela. Laster arte!

Eskerrik asko!






No hay comentarios:

Publicar un comentario