martes, 22 de noviembre de 2016

EDUCAPLAY

Kaixo guztioi, gaur jarduera dinamiko eta interaktiboak sortzeko proiektu bati buruz hitz egingo dugu: EDUCAPLAY izenekoa, alegia.


Proiektu hau gero eta garrantzi handiagoa izaten ari da gaur egun eskoletan. Zergatik haibesteko arrakasta? galdetuko zarete, nik bezala.  Plataforma honek alde positibo asko ditu, hala nola; dohainik da, online sortzen dira bertako materialak, plataforman gordetzzeko edota beste irakasleekin konpartitzeko aukera izanik eta prozesu oso erraza dauka jardueren eraikuntzarako. 

Sortu ditzakezun ariketa eta jardueren artean gurutzegramak, elkarrizketak, diktaketak, mapak, hizkiak, asmakizunak eta letra sopak daude. Horrez gain, programa hau erabiliz, irakasleak haien sormena landu dezakete, irudimen handia eskatzen duen programa baita.
Nire ustez oso proiektu interesgarria da eskoletan egiteko, ikasleekin, haien motibazioa pizteko oso herramienta eraginkorra dela uste baitut. Horrez gain, ariketak sortzeko era, online eta dohain, oso erakargarria dela uste dut, eta jarduerak partekatzeko askatasuna puntu oso interesgarria ematen dio programari. Hori dela eta, gomendatzen dizuet, irakasleak bazarete, web orrialdean sartzea eta trasteatzea, nire ustez, oso gauza politak aurkituko dituzue eta!

Hona hemen educaplay erabiltzeko bideo tutorial bat, espero dut zuen gustokoa izatea:


Laster ikusiko gara, eskerrik asko!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario