viernes, 28 de noviembre de 2014

GRADUAZIOA!

Gaur ez dugu ikt klaserik izan Magisteritzako ikasle batzuen graduazioa izan delako. Bertan, graduko amaierako diplona eman diete, eta azkeneko agurra ozpakizun baten bidez egin dute. Magisteritzako fakultate osoko ikasleak gonbidatuak geunden bertara joateko, graduazioa ikusteko eta ozpakizunaz gozatzeko. Bertan "lunch" bat egin dute, ardoa eta guztiz! 


Nik ez naiz joan graduaziora, gauza oso polita eta merezia dela uste dut baina lan asko daukagunez, nire taldearekin geratu naiz gauzak aurreratzen. 
Asko pozten naiz magisteritza gradua bukatzen duten ikasleetaz, etorkizunean beraien tokian egongo naizela pentsatzerakoan motibazioa handitzen zait, eta gogotsu ekiten diot lan egiteari!

Nire zorionak opa nahi diet gradua bukatu diotenei, eta zorte on lan munduan!

jueves, 27 de noviembre de 2014

POWTOON

Gaurko teorian aurkezpenekin jarraitu egin dugu. Gaur egin duten taldeak, aurkepena egiteko, erabili dituzten baliabideak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Adibidez,"powtoon" programa erabili dute eta ikaragarri gustatu zait. Oso aurkezpen didaktikoa iruditu zait eta erabili duten baliabidea oso interesgarria.

Hona hemen "Powtoon" programarekin egindako bideo bat, espero dut zuen gustokoa izatea!


martes, 25 de noviembre de 2014

GENERO-INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Gaur genero indarkeriaren aurkako eguna da. Gaur gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzen da. Zoritxarrez, gero eta genero indarkeria gehiago dago egunero mundu guztian. Esan behar da indarkeria gehiena, guztia ez esateagatik, emakumeen aurkakoa da. 

Emakumea indarkeria gehien jasaten duen generoa da. Horren arrazoi nagusia emakumea genero ahulagoa dela esaten duen esaera da; betidanik emakumea sexu ahula dela sinistu da, eta beraz, ondorio txarrenak jasotzen duenak dira.

Hau horrela jarraitu ez dadin, gaur, Azaroak 25, bezalako egun batean milaka greba egiten dira, ekintza sozialak jendea parte hartzeko, errebindikazioak....
Genero berdintasuna lortzearren gogor borrokatu behar dugu.
"Guztiok pertsonak gara, guztiok berdinak gara"


viernes, 21 de noviembre de 2014

SUGATA MITRA

Gaurko klase praktikoan, Sugasta Mitraren bideo bat ikusi dugu hasteko; zeinetan teknologiari buruzko Indian egindako esperimentuak azaltzen ditu. Bideo oso interesgarria iduritu zait, teknologiarekin zerikusirik inoiz izan ez duten umeek zelako aldaketak eta hobekuntzak izan dezaketen 2 hilabetetan baino ez, ikaragarria da. "Ikasle bat, interesa badauka, ikasi edingo du" esaldia oso adierazgarria iruditu egin zait. 
Bideoa ikustea gomendatzen dizuet.




Ondoren sites-arekin lana egiten jarraitu egin dugu; teknografia interesgarriak igo egin ditugu, ideiak hartzeko; Egelan, Alaitzek utzitako testu bat igo egin dugu bertara, gure interesa piztu egin baitu.
Testua "Sin emoción no hay educación" deitzen da eta ISSUU-aren bidez hona hemen adieraziko dizuet!
Espero dut zuen gustukoa izatea!


jueves, 20 de noviembre de 2014

LANAREKIN JARRAITZEN!


Gaur praktika saioan sites-a gauzatzen jarraitu egin dugu, Lortu egin dugu orrialde  berriak sortzen ikastea! kostatu zaigu baina trasteatzen aurkitu egin dugu. Beraz, orrialde berriak sortu egin ditugu eta teknografiei buruzko informazioa sartzen hasi gara. Horrez gain, aurkezpen orrialdea editatu dugu, txukundu eta taldeko argazkia sartu dugu bertan, nortzuk garen jakinarazteko zuei.


Gure teknografiei dagokionez, zeintzuk argazki sartuko digutun pentsatzen egon gara, bakoitzak nola egingo duen, egitura, ordena, etab antolatzen egon gara. 
Sites-a nahiko bideratuta daukagu, eta beraz, teknografietan kontzentratzea eta hauek lantzea erabaki dugu, beraz burua haustera!!!

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Guri egokitu zagun gaiari buruzko power pointa eta word-lana, jarraian erakutsiko dizuet.
Power pointa "Slideshare"-aren bidez egin dugu eta Word-a "ISSUU" programaren bidez.
Espero dut zuen interesekoa izan dadila!

Hona hemen "LA SOCIEDAD DE LA INFORMACION, LAS TECNOLOGIAS Y LA EDUCACION" eta "ALGUNAS REFLEXIONES SOBRE LAS TECNOLOGIAS DIGITALES Y SU IMPACTO SOCIAL Y EDUCATIVO" testuen konpaktazio bat, power point baten bidez:


INFORMAZIOAREN GIZARTEA from MAGALEMI

Eta hona hemen testu berdinei buruzko: laburpena, hitz gakoak, notak (ideia garrantzitsuak) eta 2 erronkak.


UMEAREN EGUNA


Gaur, Azaroak 20, Umearen Eguna da!!!
Haurren Eguna mundu guztiko haurren ongizatea eta eskubideak sustatzeko munduko umeen arteko senidetasun, ulermena eta jarduerei eskainitako eguna da. Ez du importa zein arrazatoak diren, zein kulturakoak, zein erligiotakoak, azken finean guztiok dira umeak eta guztioak dira berdinak. 


Argazki birekin bukatu nahi nuke sarrera hau, adierazten ume guztiak berdinak direla eta errespetua eta elkartasuna sustatu beharko litzateke gizarte honetan! Espero dut zuen gustukoak izatea!




viernes, 14 de noviembre de 2014

TEKNOGRAFIA HASTEN!

Klase praktiko honetan lanarekin jarraitu dugu, hau da blogga, sites-arekin etab.
Alaitzek web orrialde batzuk erakutsi dizkigu nondik power pointak edota word-ak igo dezakegun hona, bloggera, hala nola: slideshare eta ISSUU
Baita erakutsi digu nola bertan, orriade horietan, gure lanari buruzko informazioa aurkitu dezakegun, teknografiari buruzko informazio asko dago guretzat oso baliogarriak izan daitekeena. 
Baita egin behar ditugun bideoi buruz hitz egin dugu, teknografie buruz, alegia.
Taldekide bakoitzak teknografia bat egin behar du, berak izan duen ibilbidea ikaskuntzarekiko eta zergaitik izan nahi duen irakaslea, zergaitik aukeratu duen gradu hau, lanbide hau. Bideoak movie maker programarekin egingo ditugu, eta bakoitza gehienez 5 minutukoak izan beharko dira.
Hona hemen ikusitako teknografia bat, oso interesgarria iruditu zaidana eta adibide bezala erakutsi nahi dizuet!


jueves, 13 de noviembre de 2014

ALGUNAS REFLEXIONES SOBRE LAS TECNOLOGÍAS DIGITALES Y SU IMPACTO SOCIAL Y EDUCATIVO

Praktika saio honetan teorian egin dugun aurkezpenaren lana dokumentatzaileei pasatu behar izan diegu, egin dugun testu bakoitzaren laburpena, notak (ideia nagusiak), 5 hitz gako eta 2 galderak
Hona hemen niri egokitu zaidan testuaren notak, 5 hitz gakoak eta 2 galderak:

"ALGUNAS REFLEXIONES SOBRE LAS TECNOLOGÍAS DIGITALES Y SU IMPACTO SOCIAL Y EDUCATIVO"

Notak:
  • Gaur egun, “IKT-ak hezkuntzan” gaiak garrantzi handia hartu duela gizartean hobekuntza ekartzen duelako asko eztabaidatzen dute.
  • Herri garatuek IKT-en erabilea bultzatzen dute (informaziorako eta komunikaziorako bidea erraztuz) merkatu berriak bilatzeko eta mundu mailan zabaltzeko (globalizazioa).
  • Teknologiak sartzea irakasleek eskatzeagatik izan behar da eta ez inposaketa bat. Aldaketa positiboak ikasleen irizpideak bakarrik berma ditzake.
  • IKT-ak hezkuntzan sartu nahi dira gaur egungo gizarteko errealitateari aurre egiteko eta moldatzeko, informazioaren gizartean bizi baikara.
  • Garrantzitsuena ez da nabigatzen jakitea, erabilpen egoki bat ematen jakitea baizik, hezkuntzari begira.
  • XX.mendean negatibotzat hartzen bazen ere, gaur egin, autore batzuen arabera, teknologiak eraldaketa faktoreak dira, etorkizunera begira.
  • Teknologiak aurrera egiten badu, gizartea aurrera doa, bi termino hauek lotuta baitoaz.
  • Teknologia berri bakoitzen sarrera berriak ezinbestean kultura ekologia gizartean aldatzen du.
  • Teknologia berri bakoitzean, gizarteko sektore batzuentzat onurak datoz eta berriz beste sektore batzuei txarto datorkizkie berrikuntzak.
  • Teknologiak, burua erabiltzen egiten gaitu, gure gorputza modu batzutara erabiltzen egiten gaitu eta hainbat zentzumen garatzen egiten digu.
  • Aldaketa teknologikoak dakarren eraginak atzeraezinak izan daitezke batzutan.
  • Aldaketa teknologikoen impakttua gizartean, ekonomian eta kulturan, ez da benetako abantailen emaitza, baizik eta marketin kanpaina handienenak, sistema teknologiko beraren parte baitira.

  • Hezkuntza-berrikuntza ekimen multzo bat da, zeinek preofesionalak bultzatzen dituen gauzak egiteko modu berri batera pentsatzera.
Hitz gakoak:
  1. Teknologia
  2. Abantailak
  3. Berrikuntza
  4. Globalizazioa
  5. Errealitatea
2 erronkak:
  1. Zer da Hezkuntza-berrikuntza? Eman definizio bat.
  2. Zergaitik herri garatuek bultzatzen dute IKT-en erabilera?

INFORMAZIOAREN GIZARTEA & EZAGUTZAREN GIZARTEA

Gaurko teoria klasean aurkezpenekin hasi gara. Gaur dauden lau gaietatik "INFORMAZIOAREN GIZARTEA vs EZAGUTZAREN GIZARTEA"  egin dugu, hasteko.
Gure taldea lehenengoa izan da, guri egokitu zaigun gaia: "Area_Informazioaren Gizartea
10 minutuko aurkezpena egin dugu eta bi galdera bota egin ditugu klase osoarik.
Bitartean komunikatzaileak argazkiak eta apunteak hartzne egon dira, eta beste ikaskideek gure aurkezpena entzuten egon dira.
Irakurri ditugun testuak interesgarriak iruditu zaizkit, teknologiari buruzkoak ziren eta informazio aberasgarria irakurri dugu lana egiteko




viernes, 7 de noviembre de 2014

BLOGAREKIN TREBATZEN

Kaixo!! Beno, aste honetan, klase normala ez daukagunez, aprobetxatu dut bloggari buruz informatzera, eta ea gehiago trebatzen naizen gauzak igortzen, eta gadgetak jartzen.
Azken hau dela eta, gadgetak, youtubetik trasteatzen egon naiz eta bideo bat aurkitu dut nola igotzen diren gadgetak bolggera, nahiz eta erderaz egon, zuekin partekatu nahiko nuke!
Oso interesgarria iruditu zait, eta ni bezala zaudetenoi, gadgetak nola igo ez dakizuela, oso ondo etorriko zaizue. Gomendatzen dizuet ikustera!



jueves, 6 de noviembre de 2014

KILIKATIK TRASTEATZEN

Aste honetan, modulu astea izanda, ez dugu klaserik izan, baina gure taldeak sites eta teknografiari buruz lan egiten jarraitu dugu. Sites-a sortu genuenetik, ez ditugu gauzak igo, ez dakigulako nola egiten den....eta horretaz aparte, irakasleak ez digulako esan zer igo behar dugun bertara.
Beraz, kilikatiken trasteatzen egon gara ideiaren bat hartzeko eta zeri buruz hitz egin dezakegun ikusteko, teknografiari buruzko hainbat informazio agertzen baita Alaitzen bloggean.



STORYBOARD!

Aste honetan ez dugu izan klase normalik, beraz, ez dugu izan IKT klase teorikorik. Baina gaur 8:30 klasera joan gara modulo asteko lanean egin behar den bideoari buruz hitz egin digutelako, azaldu digute nola egiten den, zein programak egokienak diren egiteko eta horri buruzko ezaugarri batzuk.
IKT irakasgaia bideoa egiteko balio zaigu, bertan bideoa nola bideratu behar dugun eta zeintzuk pausu jarraitu behar ditugun azaldu digute.
"Storyboard", lehenago inoiz entzun ez dudan hitza, sortu beharko dugu, bideoaz aparte; bertan bideoaren prozesua eta eszena batzuk islatu behar ditugu planoen bidez, paisaien bidez, testurik gabe bideoaren prozesua, marraztuz adierazi beharko dugu.
hona hemen adibide bat:



lunes, 3 de noviembre de 2014

MODULO ASTEA!

Kaixo!!! hemendik gaude berriro!!
Aste honetan TEAM astea daukagu. Team astean modulu lana egiten dugu, modulu lana taldeka egiten dugun proiektu bat da. Proiektu hau gai bati buruz doa, eta lauhilabete osoa uzten digute egiteko. Modulo lan hau kultura ondareari buruz doa, bertan, kultura ondarea zer den eta nola eragiten duen gizartean azaldu behar dugu, eta horrez gain, aukeratu behar dugu herri bat, eta bertan bideo bat grabatu beharko dugu, herri horretako kultura ondareak erakutsiz eta horiei buruzko informazioa emanez. 
Modulo lan hau, egin ditugun beste biekin konparatuz desberdina da, honako hau praktikoagoa da, ez dugu hainbat teoria sartu behar eta bideo bat sortu behar dugu.
Bideoa egiteko irakasgai honekin lagundu dezakegun Movie Maker programarekin egingo dugu.
Guk, modulu lan honetan, Portugaleten oinarituko gara, eta bertako kultura ondarei buruz hitz egingo dugu.


domingo, 2 de noviembre de 2014

EL SISTEMA EDUCATIVO ES ANACRONICO

Ekartzen dizuedan bideo honetan ikusi dezakegu zelako aldaketa izan duen irakaskuntza azken urteetan. Ken Robison eta Eduard Punset ikerlarien iritzia ageri da bertan, azalduz zerk ekarri duen irakaskuntza orain dagoen momentura, eta zer egin daitekeen edo egin beharko litzatekeen 21.mendean irakaskuntza egokia izateko, umeen motibazioa pizteko, etorkizuneko langileak bermatzeko,etab