viernes, 31 de octubre de 2014

MAGALEMILAU

Gaurko klasean, taldean jarri gara berriz, eta sites-arekin jarraitu egin dugu lanean. Gure taldean, rolak banatu egin gara, honela geratuz bakoitza:

  • Idazkaria: Garazi
  • Harremanetarako arduraduna: Mireia
  • Antolakuntzarako arduraduna: Maria
  • Argazkigintza eta komunikazio arduraduna: Leire

Eduki dugu arazo bat sites-arekin, atzo sortu genuen txarto sites-a eta beraz gaur berriro egin behar izan dugu. Taldean 4 gara eta lana banatu gara ez atzeratzeko; bik sites berria sortu egin dute eta beste bik teknografiari buruzko informazioa bilatzen egon gara. 

Taldeko argazkia:

jueves, 30 de octubre de 2014

HEZKUNTZA HOBETUZ

Gaurko klasean, hasteko bideo bat ikusi dugu Madrileko unibertsitateko Arde Ederren irakasle baten bideo bat, Maria Acasoren bideo bat hain zuzen ere. Bertan gaur egungo hezkuntzari buruzko bere iritzia eman du.
5 helburu edo hobekuntzei buruz hitz egin du, irakaskuntzan aldeketa bat izateko egin beharko litzatekeena aipatu du:
  • Poterea: egoera autoritariotik egoera demokratikora pasatu
  • Ikusezina: modu ikusezin baten lan egitea
  • Denbora + espazioa: erreflexionatzeko espazioa izan, hormak pertsonalizatu
  • Informazioa: arte, musika eta kuturarekin zerikusia daukan guztia
  • Jakinmena: produzkio sistema

 

Horren ostean, taldeka jarri gara eta bideoa komentatzea esan digu irakasleak. Taldeka batu gara eta rolak banatu egin ditugu partaideen artean.

SITES-A SORTZEN!

Gaurko praktika klasean, taldeka jarri gara eta  Alaitzek "Sites" bat nola egin behar den azaldu digu eta pasaden urteko Kilikatik-en dauden sites batzuk erakutsi dizkigu ideia bat edukitzeko. 



Taldeka, bakoitzak zer zeregin daukan begiratu egin dugu E-gelan, eta "teknografiari" buruzko lana egitea egokitu zaigu guri.




Hasteko, Sites-a egiten hasi gara, plantilla bat sortzen eta gauzatzen.Gure sites-a "MAGALEMILAU" izena dauka.




viernes, 24 de octubre de 2014

BLOGA TRASTEATZEN!

Gaur bloggarekin jarraitu egin dugu. Denbora utzi digu blogga eguneratzeko, zerbait falta bazaigu bukatzeko eta etiketak, gadget eta gauza berriak jartzen jarraitu egin dugu. Bakoitzak bere gauzak egiten egon gara, eta beharrizatekotan, ondokoari laguntzen, batzuk ez baikata beste batzuk bezain trebeak gauza hauekin.

Nire kasuan, blogga ia eguneratuta daukat, baina etiquetak, orrialdeak, gadgetak eta gauza horiek guztiak ez dakizkit jartzen eta ondokoari aguntza eskatu behar izan diot.

Denbora bat utzi eta gero, irakasleak blog batzuk erakutsi dizkigu zer berri mota igotzen duten erakusteko, guri ideiak emateko. Eta azkenik Elene, klasekide batek, atera da besteoi erakusteko nola jartzen diren bideoak, nola igo dezakegun bideoak.
Klase hau eta gero, gauza berriak ikasi ditut bloggari buruz, eta espero dut horrela jarraitzea!

jueves, 23 de octubre de 2014

LOMCE!

Gaur ez dugu klasea izan lehen esan dudan bezala, baina blogarekin lan egiten jarraitu nahi dut, egunerokoak eta hausnarketak egiten.
Blogari buruz gehiago trasteatu egin dut, Alaitzen Kilikatik blogg-ean, bertan hainbat informazio lortu egin dut beste ikasleen bloggak ikusten, ideiak hartu egin ditut.
Egia esateko ez dakit nola jarri behar diren gadgetak...baina beno! egiten eta saiatzen ikastea espero dut! Bloga egitearena ideia ona iruditzen zait, baina nahiko praktikoa izan behar zara eta informatikarekin oso trebea blogg bikaina egiteko... 
Horretaz aparte, gaur LOMCEren kontrako ikasleen sindikatua konbokatu duen greba dago, eta horri buruz jakinarazi eta zabaldu behar dugu ikasleon artean!



GREBA EGUNA!

Gaur ez gara klasera etorri greba egon delako, LOMCE legea dela eta, ikasleok defendatu behar dugu gure etorkizuna ahal den hoberen izan dezagun eta ikaskuntzan horrelako aldaketak ez egoteko.
LOMCE legea Espainiako Kongresuak 2013ko abenduan onartu zen hezkuntza erreforma bat da, 2006tik indarrean egon den LOE legea erreformatzen du). Lege organikoa izanik, jarraitzera derrigortuta daude Erkidegoak, Ministeritzak aurreikusten duen ezarpen-egutegia martxan jartzeko.
EAE-k hezkuntza sailak egin du aurreneko Dekretua, Lanbide Heziketari dagokiona, hemen duzuena:



Ikasle sindikatuak konbokatu duen greba honetan, Urriaren 22,23 eta 24an, babes handia lortu du Euskal Herrian. Bizkaian hainbat institutu eta fakultate mobilizatu egin dira eta Gipuzkoan eta Araban grebaren aldekoek gehitzen hari dira.



martes, 21 de octubre de 2014

IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA

Sintesia:

Irakurritako testuan, IKT-ak gizartea eta hezkuntza maila berean jartzeko eskeintzen duen laguntza azaltzen du. Gaur egungo gizarteak asko aldatu da azken urteotan, balore, ezaugarri, gaitasun trebetasun berriak sortuz. Hala nola, materialismo arloan, gizarte globalizatuan, informazioarekiko, komunikazioan, irudiak (sinboloak adibidez) eta digitalizazioa beste batzuen artean.
Horri buruz merkatuak adierazten du globalizazioaren garaian gaudela, aurrerapen teknologikoak hartuta, adibidez. informazio iturrien areagotzea, komunikabideen hedabideak, digitalizazioaren eragina eta irudien eta sinboloen garrantzia eguneroko bizitzan.

Gizartean eman den eraldaketa hezkuntzaren eraldaketa ezarekin alderatuz, ikusi daiteke, nahiz eta material eta baliabide berriak egon, klaseak antzineko eran ematen direla gaur egun, teknologia berriek eskeini dezaketen ekarpena kontuan hartu gabe.

5 hitz gakoak:
gizartea
teknologia
informazioa
digitala
hezkuntza

2 galderak:
-IKTak zer aldarrikatu egin du?
-Zergaitik digitalki alfabetatu behar da?

viernes, 17 de octubre de 2014

BLOGGER!

Gaur, bloggarekin hasi gara. Blogger orrialdean sartu gara eta berak azaltzen joan da nola sortzen den blogg bat. Bere pausuak joan gara jarraitzen, sortu arte, eta gero denboratxo bat utzi digu gure modura edo gustora jartzeko blogga; izena asmatu, diseinua adatu, koloreak, formak, etab.
Egia esateko denbora eraman dit bloggaren izena pentsatzen baina azkenean: Hasi & Ikasi-rekin geratu naiz. Gero Alaitzen laguntzarekin bloggari etiketak jartzen ikasi dut eta gadgetak zer diren baita azaldu digu. Hasieran guztiok ibili gara apurtxo bat galduta eta ezer egin ez jakiten baina denborarekin ikasiko dugula blogga aurrera eramaten zihurtatu gaitu Alaitzek.
Beraz, ikusiko dugu!





jueves, 16 de octubre de 2014

BLOGA SORTZEN!

Gaur lehenengo klase praktikoa izan dugu. Bertan, Blogari buruz hitz egin digu,irakasgai honetan blog bat egingo dugula esan digu. Horretarako, berak daukan blogga irakutsi digu: Kilikatik. Bertan erakutsi digu nolako berriak edo dokumentuak igo al daitezken, zeri buruz idatzi ahal dezakegu,etab.

Gero, pasaden urteko bloggak trasteatzen egon gara, ideia bat edukitzeko. Egia esateko, nahiko ondo daude batzuk eta ikusten da lan izugarria egin dutela blogga aurrera eramamteko. Bloggaren munduan guztiz berria naiz, eta esan desaket horrek apur bat beldurtu nauela hasieran. Baina ideia ona iruditzen zait proiektu hau, etorkizunerako oso ondo etorriko zaigula uste baitut.

Beraz, bloggaren mundu honetan ondo ibiltzea espero dut!


HASIERA EMATEN!

Gaur, Informazio eta komunikazio teknologiak irakasgaiaren lehenengo klasea izan dugu.
Irakasleak, Alaitzek, bere burua aurkeztu du eta irakasgaiaren aurkezpen orokorra egin digu.
Irakasgaia zertaz joango den azaldu digu, zer gauza egingo ditugun, zeintzuk diren ebaluazio irizpidea, etab.  
Ondoren, ariketa bat egin dugu; guztiok ahulkian ondo jesarritak, begiak ixteko eta lasaitzeko esan digu Alaitzek, eta IKT esaterakoan ea zer datorkigun burura pentsatzea minutu batzutan. Eta pentsatzen genuen bitartean berak IKT-ri buruzko galdera batzuk egin dizkigu. Niri burura etorri zaidana IKT esaterakoan izan da ordenagailu baten irudia, IKT ikastolan egin nuenean burura etorri zait, interesgarria iruditu zitzaidan eta imajinatu dut hemen antzekoa izango dela. IKT berez, informatika eta komunikazio teknologiak, teknologia eta ordenagailuen funtzioa ikasteko lagungarria dela pentsatu egin dut.