lunes, 12 de diciembre de 2016

JOKUAK SORTZEN

Kaixo guztioi, gaur beste eguneko Scratch programarekin jarraituko dugu, baina gaurko honetan, nire klasekidea Iraia Alvarez eta biok sortu izan dugun jokua aurkeztuko dizuet.

Jokua "Scratch" programarekin egin dugu, aurreko post-ean azaldu nizuen programarekin, alegia. Sortzeko, jarraitu izan ditugu pausuak, eta gutxika-gutxika eraikitzen joan gara. Esan beharra dago, hasiera batean ez genuela ezer ulertzen eta pentsatzen genuela ez ginela gai izango horrelako joku bat sortzeko. Baina,denbora pasa ahala eta gero eta praktika gehiago hartuz, orduan eta errazagoa egin zaigu sorkuntza eta azkenean lortu izan dugu joku nahiko interesgarria egitea.



Jokura jolasteko hurrengo baldintzak bete behar dira:
  • Tximinoa ezin du ez bananak ez sagarrak ukitu.
  • Tximinoa ezin da bide urdinetik atera, ezin du kolore beltza ukitu.
  • Tximinoa fruituak edota kolore beltza ukitzean, partida gelditu egingo da, era berriro hasi beharko zarete.
  • Tximinoa, aurreko baldintzak betez, helmugara heldu behar da irabazteko.

Hona hemen linka, zuek jolastu ahal izateko, helmugara heltzen bazarete irabazleak izango zarete, eta esan behar da, ia inork ez dela heltzen! Sorte on eta animo!!!


ADI! Partida hasteko, bandera berderari eman beharko diezue eta tximinoa mugiarazteko, teklatuaren "ESPACIO" teklari eman beharko diozue, orduan tximinoa saguaren bidea jarraitu egingo du.

Eskerrik askoo!!

domingo, 11 de diciembre de 2016

SCRATCH

Kaixo guztioi, gaur informatikaren inguruko aplikazio batekin gatoz: Scratch. Aplikazio honek programazioan oinarritzen da, saiakuntza eta esplorazioa helburu bezala izanda. 
Aplikazio honen izena "Scratching" teknikatik dator, hizkuntzari zein haren aplikazioari dagokiona. Scratch-en objektu guztiak, grafikoak eta soinak modu errazean inportatu ahal dira programa berri batean eta hainbat eratan konbinatu daitezkeenak. 




Programa hau, hasiera batean, zaila iruditu daiteke. Izan ere, nik lehenengo aldiz erabili nuenean, hasiera betan zeharo galduta nengoen; ez nekien nola erabiltzen ziren botoiak, eta ez nakien nola mugitu behar ziren objektuak/irudiak. Gero eta gehiago erabili orduan eta errezago da gauzak egiteko, jokuak sortzeko, etab. 

Programatzerako orduan, gauza asko kontuan izan behar dira. Lehenengo gauza, edozein objektu mugitzeko, bandera berdearen "kasila" jarri behar da, jokuari hasiera ematen diona. Ostean, objektu bat aukeratu (katua adibidez) eta nahi dituzun mugimenduak egitea jarri, pantailaren ezkerrean agertzen diren zutabetik aukeratuz. Horrez gain, objektuei soinua jarri diezaiokezu, jokuari puntu interesgarria gehitzen diona.




Behin nahi dituzun mugimenduak jarrita, goian agertzen den bandera berdeari eman eta ikusi daiteke; ipuina edo bideo bat bezalakoa bada, begiratuz, joku bat bada aldiz, bandera berdea sakatzean jolastu daiteke. 
Hona hemen, matematika irakasgaiko mintegian egin genuen jokuaren irudi bat:


Scratch aplikazio honi buruz esan dezaket oso interesgarria dela ikasleekin egiteko, beti ere kontuan izanda haien adina, nire ustez, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan hastea egokiena izango litzateke. Izan ere, aplikazio honek puntu batzuk ditu nahiko zailak  ulertzeko direnak, eta ulertzeko denbora baino gehiago behar da. Hori dela eta, 10 urteko ikasleekin horrelako aplikazioak erabiltzea eskoletan oso onuragarria dela uste dut. Izan ere, haien motibazioa pizteaz gain, batez ere sormena bultzatuko litzateke Scratch-aren bidez, hezkuntza arloan garrantzi gehienetariko gaitasuna dena.

Hori horrela izanda,gomendatzen dizuet aukera izatekotan Scratch aplikazio hau frogatze, eta ziur nago zuen gustokoa izango dela. Laster arte!

Eskerrik asko!






viernes, 9 de diciembre de 2016

HEZKUNTZA BALIABIDEAK UME HIPERAKTIBOENTZAKO

Kaixo guztioi, gaur hezkuntza baliabide batekin gatoz, ume hiperaktiboentzako. Gai honen aukeraketaren arrazoi nagusia, Gradu Amaierako Lana Hiperaktibitateari buruz egingo dudalako da.

Betidanik hiperaktibitatea asko interesatu nau, batez ere praktikak egin izan nituenean. Izan ere, ume hiperaktiboen izaera ikertu egin izan dut eta ondorio asko atera nituen, oso interesgarriak eta nire etorkizunerako lagungarriak. Hori dela eta, gaur ume hiperaktikoak jolas dinamikoak egin dezaten, web orrialde bat ekartzen dizuet, zuei erakusteko eta gomendatzeko.

Web orrialdea "Entorno digital" deitzen da, eta jolas interaktiboz beteta dago, hala nola: "pinta", "test de atenciñon", "adivinanzas", series de lógica", etab. Joku hauen bidez, umeek, bai ume hiperaktiboak zein hiperaktiboak ez direnak, haien irudimena garatuko dute eta haien nortasunaren garapenari lagunduko diote. Hona hemen, jolastu dezaketen bi adibide:




Oso web interesgarria da, irakasleak edota gurasoak bazarete, zuen umeentzako oso eraginkorra eta baliagarria da, gomendatzen dizuet eta espero dut zuen gustokoa izatea!

Eskerrik asko!

sábado, 3 de diciembre de 2016

GOOGLE EXPEDITIONS PROGRAMA

Kaixo guztioi, gaur errealitate areagotuarekin jarraitzeko, "Google Expeditions" izeneko proiektu batekin nator.
Programa honek errealitete areagotua ikusteko balio du, hamaika herrialde baino gehiagotan martxan jarritako proiektua da, alegia. 



Proiektu honen bidez ikusi daiteke begiak ikusten duten baino hurrugunago, pentsaezina. Ikaragarria da nola 2016. urtean, begietan jartzen diren betaurreko berezi batzuen bidez ikusi daiteke hawaiko ozeanoa dortokekin igeri egiten, zuk klasean bertan zauden bitartean. 

Horrez gain, programa hau erabilera hezigarrai ere badauka, ikasleekin klasean egiteko hainbat erabilera dauka. Adibidez, munduko herrialde nagusietatik egin bidai bat, hauek ezagutzeko, aulkitik mugitu gabe. Horrela ikasleek paisaia, kultura, erlijioa...ezagutu dezakete, jozatzen duten bitartean.

Bideo honetan ikusi daiteke nola ikasleek oso motibatutak dauden programa hau erabiltzerakoan, eta aldi berean, eduki eta ezagutza handitzen dituzten.
Espero dut gustatzea eta zuen interesekoa izatea, niri behintzat, asko interesatu eta gustatu zait!

Eskerrik asko eta laster arte!

jueves, 24 de noviembre de 2016

MINTEGIAK

Kaixo guztioi, gaur, izandako bi mintegiei buruz hitz egingo dizuet; gaurkoari buruz eta pasaden Urriaren 13an izandakoari buruz.
Mintegi hauek gradu amaierako lanari buruz izan dira, bibliografiari buruz konkretuki. Izan ere, lehenengo mintegian, dokumentuak eta aukeratutako gaiari buruzko informazioa bilatzeko hainbat leku esan zizkigun irakasleak. Hauen bitartez liburuak, aldizkariak eta dokumentuak eskuratu ditzakegu, eta gradu amaierako lanean sartu ahal ditugu, onartuak baitaude.















Gaurko bigarren mintegi hau, gradu amaierako lanari zuzenduta egon da ere, eta kasu honetan APA arauei buruz hitz egin digu irakasleak. "APA STYLE" gunea oso garrantzitsua izango da, bertan bibliografia modu egoki batean jartzeko azaltzen baitu.

Bukatzeko, esan dezaket gauza hauek oso gomendagarriak dira, nik bezala datorren urtean gradu amaierako lana badaukazue ere batez ere. Hori dela eta, interesatzen bazaizue, zoazte eta botaiezue begirada bat!
Laster arte, eskerrik asko!


martes, 22 de noviembre de 2016

EDUCAPLAY

Kaixo guztioi, gaur jarduera dinamiko eta interaktiboak sortzeko proiektu bati buruz hitz egingo dugu: EDUCAPLAY izenekoa, alegia.


Proiektu hau gero eta garrantzi handiagoa izaten ari da gaur egun eskoletan. Zergatik haibesteko arrakasta? galdetuko zarete, nik bezala.  Plataforma honek alde positibo asko ditu, hala nola; dohainik da, online sortzen dira bertako materialak, plataforman gordetzzeko edota beste irakasleekin konpartitzeko aukera izanik eta prozesu oso erraza dauka jardueren eraikuntzarako. 

Sortu ditzakezun ariketa eta jardueren artean gurutzegramak, elkarrizketak, diktaketak, mapak, hizkiak, asmakizunak eta letra sopak daude. Horrez gain, programa hau erabiliz, irakasleak haien sormena landu dezakete, irudimen handia eskatzen duen programa baita.
Nire ustez oso proiektu interesgarria da eskoletan egiteko, ikasleekin, haien motibazioa pizteko oso herramienta eraginkorra dela uste baitut. Horrez gain, ariketak sortzeko era, online eta dohain, oso erakargarria dela uste dut, eta jarduerak partekatzeko askatasuna puntu oso interesgarria ematen dio programari. Hori dela eta, gomendatzen dizuet, irakasleak bazarete, web orrialdean sartzea eta trasteatzea, nire ustez, oso gauza politak aurkituko dituzue eta!

Hona hemen educaplay erabiltzeko bideo tutorial bat, espero dut zuen gustokoa izatea:


Laster ikusiko gara, eskerrik asko!!

sábado, 19 de noviembre de 2016

NUEVOS ESCENARIOS FORMATIVOS A TRAVÉS DE LA WEB 2.0

Kaixo guztioi, gaurko astean irakurri izan dut "Nuevos escenarios formativos a través de la web 2.0" testua. Bertan errealitatea areagotua lantzen da. Testu honek dauzkan bideoak ikusi ahal izateko, "Web 2.0" aplikazioa mugikorrean jeitsi beharko duzue, beti android sistema badaukazue, oraindik ezin izan baitute egin Ios sistemarako.



Testu hau errealitate ereagotuari buruz ez doa, baizik eta Web 2.0 ri buruz, haren ezaugarri eta istorioari buruzko hainbat informazio eta datu biltzen dituelarik. Hala ere, testu hau irakurtzerakoan, argazki batzuk agertuko dira non zure mugikorra horren gainean jarri behar izango duzu eta "Web 2.0" lehen aipatutako aplikazioarekin zure mugikorrean bideo bat aterako zaizu, informazio gehigarriarekin.


Irakasleak esan digu irakurtzeko, hurrengo egunean test bat egingo dugulako horri buruz, "post-test" bat izan ere. Testua, nire iritziz, oso interesgarria izan da, irakurri ditutan gauza gehienak ez nekizkien orain arte, eta esan behar dut web 2.0 eta errealitate areagotuari buruzko mundu hau oso gustokoa dudala.  Horrez gain, testuan egiten den ezberdintasuna "Web 1.0" eta "Web 2.0"ren artean oso interesgarria iruditu zait, sortu den aurrerapena eta aldaketa itzela izan baita.

Testu hau gomendatzen dizuet, metodologia berriak ezagutu nahi badituzue, klasean ikasleekin egiteko, teknologia berriak hezkuntzara sartzeko eta herramienta berriri buruz gehiago jakiteko. 



Espero dut, zuen interesekoa izatea, eta laster ikusiko gara!
Eskerrik asko!